XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Animaren bizitzaren egontokia buruan zegoela, zion.

Filolao jakintsuak izartari genun iñork baño lenago jakin bide zizun ludia etzegoela Gauzadiaren erdipuntuan.

Eskola oni V-garren gizaldian bizia erdi-kendu zioten, demokraziak gogorki zigorkatu bai-zuen.

b) Tarento-koa

Aurrekoarengandik aske bizi izandu zen.

Emen ez bide zuten danak arrasto berdiña jarraitu.

Orregatik, saill bakarrean bi joera bereixiko ditugu.

Alde batetik, matematiku-zaleak dauzkagu, lenengo eskolari jarraitzen zietenak.

Aintzakotzat zedukaten filosofi-jakintza.

Auen artean ospe aundikoenak ondoren datoztenak ditugu: Arkita, Platon-en adixkidetasuna goxatu zuena.

Izeta, Eraklite ta abar.

Auek oartu ziran, ludia bere ardatzaren jirabiran mugitzen zala.

Beste aldetik, pitagora-zaleak dakusgu, bizitz-arau praktikuak entzun nai zituztenak.

Estuak genitun.

Etzuten aragirik eta ez arrairik jaten.

Etzezaketen ere gorputza uretan preskatu.

Jakintza bazterreraturik, etziran geiegi alegintzen gai ori aztertzeaz.

ERAKLITO

Ikusiko genunez, orain arteko filosofariek esan eta adirazi digutena auxe da laburki: izakiak zerk eta nola irazan zitun, azkenik noruntz doazen.

Iruko onen berri ematen saiatu zitzaizkigun batipat.

Baño asiera ta amaia arteko tarte ori ausnartu bear zenik, ez bide ziran konturatu.

Ba-ziteken, arlo ontaz baitaratu-geroz, bildurrez ez ausartzea edota alboratzea burutu ezin izanen zutelakoaren kezkaz.

Zer osatzen ote du, bada, tarte, utsune ori?.

Zer ote dago or barruan?.

Ez desate danak bat.

Or dana dela mogimentu, oro doala ixurka joanez dasaigu Eraklito-k.

Eleatarrak, berriz, aurka jeikiko zaizkio.

Eztabaidaren txingarra bero-bero dago.

Ikusi dezagun.